XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARMIARMA ETA GAZELA Armiarmak Agnoble-rekin adixkidetasun handia egin zuen.

Agnoble hau palmondo erorietan bizi den har zuri eta handi bat da eta jateko oso ona.

Egun batean esan zuen Agnoble-k: -Armiarma maitea, etorri nahi duzu datorren astelehenean nire etxera bisita bat egitera?.

Astelehenean hara joan zen armiarma.

Batera zeudela, Agnoble-k esan zion bere emazte Aya-ri: - Zer gauza ederra prestatu ahal diogu gure lagun bihotzekoari?.

Ipin ezazu lapikoa sutan.

Esana bete zuen emazteak.

Lapikoa ondo bero zegoenean, Agnoble-k barrura salto egin zuen eta kontatzen hasi zen: - Adiskide maitea, lagun maitea, nire gorputzeko gantz on ugari urtuko dut, jateko gozo bat prestateko zuretzat.

Eta, horrela, lapikoa borborka hasi zen.

Agnoble harrek gantz ugari dutenez oturantza ederra egin izan zuten.

Amaitu zutenean, armiarmak esan zuen: - Datorren astelehenean nire etxera etorri behar duzu, zatoz falta gabe, zain izango nauzu ta.